Imajinatzen duzu?

Xabier Leal LABORAL Kutxaren bezeroa

Ez ordaindu kuotarik lehen urtean

12x0 Hipoteka

Lehen hamabi hiletan kuotarik ez duen hipoteka

Baldintzak beteta (1) Baldintzak bete gabe (2)
ITNa lehen 12 hiletan % 0,00
ITNa 13. hiletik aurrera Euriborra + % 0,50 Euriborra + % 0,91
UTB aldakorra % 4,166 (1) % 4,138 (2)
Ohiko etxebizitza eskuratzeko mailegua, tasazio-balioaren % 70eraino ematen duena.

Ohiko etxebizitza eskuratzeko mailegua, tasazio-balioaren % 70eraino ematen duena. (1) UTB aldakorra: % 4,166. 30 urtean ordaintzeko 100.000 €-ko mailegu baten adibidea (360 kuota). % 0,00ko ITNa lehen 12 hiletan eta Euriborra + % 0,50ekoa 13. hiletik aurrera. Irekitze-komisioa: % 0,50, maileguaren zenbateko osoaren gainean. Baldintza hauek bete behar dira 13. hiletik aurrera % 0,50eko diferentziala izateko: ordainketak egunean izatea; nomina helbideratuta duen kontu bat izatea; hileko kreditua duen VISA txartel baten titularra izatea; etxe-aseguru bat kontratatuta izatea, Caja Laboral Bancaseguros OBSVren bitartekaritzarekin; bizitza-aseguru bat kontratatuta izatea, Caja Laboral Bancaseguros OBSVren bitartekaritzarekin, onuraduna LABORAL Kutxa dela eta heriotzagatik eta erabateko baliaezintasunagatik aseguratutako kapitala maileguaren % 50 dela, eta urtean gutxienez 600 €-ko ekarpen garbiak egitea Caja Laboral Pensiones SA GFP erakunde sustatzailearen pentsio-plan batera edo Euskadiko Pentsioak Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearen barruko BGAE batera, betiere LABORAL Kutxa horren merkaturatzailea bada. UTB aldakorrak honako hauek hartzen ditu barne: bizitza-aseguru bat kontratatzea, heriotzagatik 50.000 €-ko kapitala aseguratuta (urteko prima 30 urteko pertsona batentzat: 70,15 €); arrisku anitzeko etxe-asegurua kontratatzea, edukitzailean 100.000 €-ko kapitala estalita (urteko prima: 177,43 €); 308,55 €-ko tasazio-gastuak, eta helbideratze-kontuaren mantentze-komisioa (92 € urtean: 60 € kontuaren mantentze-komisioagatik + 32 € txartelaren mantentze-komisioagatik). UTBa aldatu egingo da epearen arabera. Hileko kuota: lehen 12 kuotak 0,00 €-koak izango dira, eta gainerako 348 kuotak 476,71 €-koak (64 kuota) eta 476,70 €-koak (284 kuota). Bezeroak maileguaren amaieran zor duen zenbatekoa guztira: 176.888,19 €. Interesak: 65.892,24 €. Maileguaren kostu osoa: 76.888,19 €.

(2) UTB aldakorra: % 4,138. 30 urtean ordaintzeko 100.000 €-ko maileguaren adibidea (360 kuota), ez bada inolako produkturik kontratatzen (ez helbideratutako nominarik, ez Visa txartelik, ez etxe- eta bizitza-asegururik eta ez pentsio-planik). % 0,00ko ITNa lehen 12 hiletan eta Euriborra + % 0,91 13. hiletik aurrera. Irekitze-komisioa: % 0,50 maileguaren zenbateko osoaren gainean. UTB aldakorrak honako hauek hartzen ditu barne: 308,55 €-ko tasazio-gastuak eta helbideratze-kontuaren mantentze-komisioa (60 € urtean). UTBa aldatu egingo da epearen arabera. Hileko kuota: lehen 12 kuotak 0,00 €-koak izango dira, eta gainerako 348 kuotak 500,21 €-koak (71 kuota) eta 500,20 €-koak (277 kuota). Bezeroak maileguaren amaieran zor duen zenbatekoa guztira: 176.678,86 €. Interesak: 74.070,31 €. Maileguaren kostu osoa: 76.678,86 €. (1 eta 2) UTB aldakorra kalkulatzeko, erreferentziazko indizea ez dela aldatuko eman da. Beraz, interes-tasak berrikustean, aldatu egingo da UTB aldakorra. BOEn 2023-02-02an argitaratutako % 3,337ko urtebeteko Euriborrarekin egin dira kalkuluak. Interes finkoaren hasierako epealdia amaitutakoan, interes-tasa aldakorra urtero berrikusiko da, eta interes-tasaren hobaria eskuratzeko eskubidea ematen duten produktuak kontratatuta daudela egiaztatuko da. Amortizazio-sistema frantsesa erabili da. Ordaindu beharreko hileko kuotak kalkulatzeko, formula hau erabiliko da: Hileko kuota = C * [i * (1+i)^n] / [(1+i)^n – 1]. C = ordaintzeko dagoen kapitala. i = urteko interes-tasa zati 12, bateko hainbestean adierazita. n = ordaintzeko dauden hileko kuoten kopurua. Eta interesak kalkulatzeko, formula hau erabiliko dugu: Hileko interesen zenbatekoa = C * i. Amortizazioa kuotaren zenbatekoari interesak kenduta kalkulatzen da. Eskaintza hau 2023ko apirilaren 30era arte egongo da indarrean, gehienez 30 urteko epean ohiko etxebizitza erosteko maileguetarako. Finantzaketa eman ala ez LABORAL Kutxak erabakiko du, bere ohiko arrisku-irizpideen arabera.