Etxebizitzak eta eraikuntzak birgaitzea
INBERTITU EFIZIENTZIAN
Etxebizitza efizienteago batek bizitza hobetuko dizue zuri eta zure ingurukoei.
Azken aldian ikasi dugunez, etxebizitza egoera onean izatea funtsezkoa da gure bizi-kalitateari begira, eta, gainera, onurak dakartza ekonomian, gizartean eta ingurumenean.
Etxebizitzaren birgaitze energetikoari esker:
- Planetaren jasangarritasuna hobetu egiten da, askoz energia-baliabide gutxiago kontsumitzen baitu.
- Jabeek dirua aurrezten dute epe ertain edo luzera. Birgaitzeko egin beharreko inbertsioa 7-10 urtean berreskuratzen da, eta une horretatik aurrera lortzen den aurrezpen garbia oso nabarmena da.
- Etxebizitzaren balioak gora egiten du; birgaitutako eraikinen merkatu-prezioa obra egin aurrekoa baino handiagoa da.
- Administrazio publikoek (Europako funtsen finantzaketarekin) emango dituzten dirulaguntza handien eta kenkari fiskalen bidez, lanen kostu garbiak asko murriztuko dira.
Horregatik, LABORAL Kutxak honako zerbitzu hauek baliatzeko aukera ematen dizugu:
- Birgaitzeko proiektua eta obra zuzendaritza.
- Eskuragarri dauden dirulaguntzen eta kenkari fiskalen simulatzailea.
- Birgaitze-obren dirulaguntzak kudeatzea eta PFEZeko kenkarietarako dokumentazioa biltzea.
- Birgaitze-obretarako finantzaketa.
- Etxebizitza eta erkidego-asegurua.
-
DIRULAGUNTZEN KALKULUA:
Zure kasu berezirako zer laguntza dauden eskuragarri jakin nahi baduzu eta zure etxebizitzan hobekuntza posibleen diagnostiko bat egin, sartu gure simulatzailean eta ikusi nola lagundu diezazukegun.
Hobekuntza horien plan ekonomikoarekin batera, gutxi gorabeherako kostuak, zuzeneko laguntzak, zerga-onurak eta finantzaketa-aukerak ere txertatuko ditugu. SIMULATU EGIN NAHI DUT
-
JABEKIDEEN ERKIDEGOENTZAKO MAILEGUAREN EZAUGARRIAK
Komunitatea edo jabeen erkidegoa da mailegu-hartzaile bakarra.
- Finantzaketa eskatzeko behar den gutxieneko quoruma Jabetza Horizontalaren Legeak ezarritakoa izango da.
- Ordaindu beharreko zenbatekotik dagokion kuota ordaintzea da etxejabearen erantzukizun bakarra.
ERANTZUTEKO EPEA: 72 ordu baliodun, dokumentazio osoa aurkeztu ondoren.
DIRULAGUNTZA DUTEN LANAK
Dirulaguntzaren aurrerapen-mailegua.
Zenbatekoa: dirulaguntzaren % 100era artekoa.
Epea: bi urtekoa.
Erabateko amortizazioa, dirulaguntza jasotzean.
Jabeen erkidegoari zuzendutako maileguaren gainerako zatia.
Zenbatekoa: inbertsioaren eta dirulaguntzaren arteko aldearen % 100era artekoa.
Epea: 12 urtera artekoa, eta hasieran 24 hilabeteko gabealdia izateko aukera.
DIRULAGUNTZARIK EZ DUTEN LANAK.
Zenbatekoa: gehienez 15.000 € etxejabe bakoitzeko.
Epea: 10 urtera artekoa, eta hasieran 12 hilabeteko gabealdia izateko aukera.
-
ETXEBIZITZA MAILEGUAREN EZAUGARRIAK
HELMUGA JASANGARRIAK:
EKO ETXEBIZITZA
Etxebizitza babestua:
- Dagokion autonomia-erkidegoko Etxebizitza Sailak jarduketa babestutzat edo babesgarritzat jotzen dituen obrak.
Irisgarritasuna:
- Igogailuak eta eskailera-igogailuak instalatzea.
- Etxebizitzetan arkitektura-oztopoak kentzea pasabideei gutxienez 110 zentimetroko zabalera emateko eta sarbideei gutxienez 80 zentimetroko zabalera emateko, eta ate gidaridunak instalatzea. Bizitzeko espazioa zabaltzea.
- Bainugelak birgaitzea (dutxa lurraren arrasean jartzea).
- Sukaldean ke-detektagailuak eta/edo sutearen aurkako sistemak instalatzea.
Energia-efizientzia:
- Leihoak aldatzea prestazio handiko berriak jartzeko: hermetikotasuna, iragazgaiztasuna eta isolamendua bermatzen duten leiho berriak, etxebizitzaren berotze- eta/edo hozte-eskaera gutxienez % 7 murriztuko dutenak.
- Birgaitze energetikoko obrak: berriztagarria ez den energia primarioaren kontsumoa murrizteko etxebizitzan; hau da, berriztagarria ez den energia primarioaren kontsumo-adierazlea gutxienez % 30 murrizteko, edo etxebizitzaren energia-kalifikazioa hobetu eta «A» edo «B» energia-klasea lortzeko.
- Eguzki-panelak instalatzea.
- Berokuntza-galdararen ordez kondentsazioko galdara estankoa jartzea.
- Etxeko ur berorako instalazioaren ordez aerotermia-, geotermia- edo biomasa- ekipamendua jartzea
- A edo B energia-etiketa duten etxetresna elektrikoak (betiere etiketa 2021eko martxoaren 1a baino geroagokoa bada).
-
KONTRATATU EGIN NAHI DUT
Jarri harremanetan zure bulegoarekin.