URRUNEKO BANKA Mugikorreko alerten zerbitzua
Mugikor bidezko mezularitza-zerbitzua. Laboral Kutxak zure kontu eta txarteletan izandako mugimendu garrantzitsu bakoitzaren berri emango dizu.
BERRIA !!! |
---|
![]() |
ALERTAK JASOTZEKO KANAL BERRIA: Orain, SMS bidez ez ezik, Laboral Kutxaren APP berriko jakinarazpen bidez ere jaso ditzakezu mezuak. |
Jakinarazpen horiek jasotzen hasteko: Deskargatu edo eguneratu Laboral Kutxaren APPa eta, Banka Mugikorraren erabiltzaile gisa identifikatu ondoren, agertuko zaizun lehen pantailan, onartu jakinarazpenak jasotzea. |
DOAN proba ezazu lehen 6 hilabeteetan (Sustapenetik kanpoko kostua: 3 € seihilekoan).
JASOKO DITUZUN MEZU MOTAK |
---|
Segurtasun-mezuak bidaliko zaizkizu mugikorrera, honako kasu hauetan:
- Zure txartelarekin atzerrian edo Interneten egindako erosketak 100 €-tik gorakoak direnean
- Gainontzeko saltokietan zure txartelarekin egindako erosketak 300 €-tik gorakoak direnean
- Kutxazainetan 300 € euro baino gehiago ateratzen direnean txartelarekin edo 100 € baino gehiago atzerrian
- Online Bankaren bidez egindako transferentziak edo transferentzia-saioak 1.000 €-tik gorakoak direnean
- Kutxazainean egindako transferentziak 300 € eurotik gorakoak direnean
Honako hauek jakinarazteko mezuak ere jasoko dituzu:
- Zure nomina edo pentsioa jasotzean(200 €-tik gorako zenbatekoa). Berria
- Ordainagiria kargatu bezperan, kontuan ez badago nahikoa saldo. Berria
- Ordainagiriak edo txekeak zorduntzeko daudela, saldorik ez dagoelako.
- Zure kontuan 120 €-ko edo gehiagoko ordainagiri bat edo gehiago kargatzen denean. Berria
- Zure txartelaren mugaren % 80 agortu duzula, muga handitzeko aukera izan dezazun.
- Zure kreditu-txartelen muga gainditu duzula.
- Zure txartelekin kontsumitutako zenbatekoa laster fakturatuko dugula.
- Txartela laster berritu behar duzula.10 egun lehenago ohartaraziko zaitugu.
- Kontuan saldo-falta duzula.
- Baloreak salerosteko agindua erabat edo partzialki burutu dela.
- Baloreak salerosteko agindua baliogabetu egin dela, epea amaitu delako.
- Haizea, ekaitza, elurra, euria eta muturreko tenperaturak direla-eta zure etxe inguruan alerta laranja edo gorririk baldin badago, 24/48 orduko aurrerapenez iritsiko zaizu alerta (Seguros Lagun Aron etxe- edo auto-asegurua duten bezeroentzat). Berria
-
ZERBITZUA KONTRATATZEA
Alerta-zerbitzua aktibatu eta eroso-eroso gestiona dezakezu Online Bankaren bidez, edozein bulegotan edo Telebankara deituta 900 929 029 telefonoa)
Zerbitzua aktibatu bezain laster, SMSak jasotzen hasiko zara Laboral Kutxaren APPko jakinarazpenen bidez alerta-mezuak jasotzen hasteko, APParen bidez Banka Mugikorrean sartzen zaren hurrengoan agertuko zaizun testua onartu besterik ez duzu egin behar.
BESTE EZAUGARRI BATZUK
Zerbitzu honetan askatasuna duzu zer alerta jaso nahi duzun, zer ordutan eta zer kopurutatik gora aukeratzeko. Era berean, mezuak jasotzeko kanala ere aukera dezakezu.
Besterik gabe sei hilean behin 3 euro ordainduta, segurtasun handia emango dizu txartel bidezko transakzioetan, urrutiko bankakoetan eta gainerako eragiketetan.
Orain, doan probatu ahal duzu lehen 6 hiletan.