MULTIASEGURU KONTUA
Batu zure aseguruak eta ordaindu 12 kuotatan gasturik gabe. % 0ko UTBa*
KALKULATU ZENBATEKO KUOTA ORDAINDUKO DUZUN
ZURE ASEGURUAK BATUTA
Esaguzu zer aseguru dituzun eta zenbat ordaintzen duzun haiengatik, eta kalkulatu zenbatekoa izango litzatekeen zure hileko kuota Multiaseguru kontua kontratatuta.
Zure hileko kuota hauxe izango da:
00,00€- ITN 0,00%
- UTB 0,00%
- Irekitze
-komisio 0,00 €
NOLA FUNTZIONATZEN DU?
Multiaseguru kontuari esker, zure aseguruak ordainagiri bakar batean batu, ordainketa 12 hilekotan zatitu eta hilero kuota berdina ordaindu ahal izango duzu.
Ikusi bideoaZER ASEGURU ERANTSI DITZAKET?
Honako aseguru hauek erantsi ahal izango dituzu Multiaseguru Kontuan:
- Etxe-aseguru guztiak
- Auto-aseguru guztiak
- Bizi-aseguru hauek: Bizitza Optimoa, +Bizitza eta Bizitza Emakumea
- Istripu-aseguru guztiak
- Todos los seguros de Comercio
- Erantzukizun zibileko aseguru guztiak
PARTEKA DEZAKET KONTUA?
Bai, familia-unitateko bi pertsonaren aseguruak lotu eta aseguru guztien ordainketa batu ahal izango duzu.
INFORMAZIO GEHIAGO
Multiaseguru kontuak aseguru-polizen primak geroratzeko aukera ematen du: hileko 12 kuota berdinetan ordain daitezke. Kuota horiei ez zaie ez interesik ez komisio gehigarririk aplikatuko. Horrenbestez, UTBa % 0koa izango da. Asegurupolizak, kontratatzeko unean edo berritzeko unean lotu ahalko zaizkio Multiaseguru kontuari. Multiaseguru kontua kreditu-txartel birtualen modalitate bat da, eta beherago zehazten diren aseguru-polizen primak ordaintzeko soilik erabil daiteke. Kreditu-txartel birtual hori eman ala ez Entitateak erabaki beharko du, bere arrisku-politikaren arabera. Caja Laboral BancaSegurosek bitartekoturiko Seguros Lagun Aro SAren eta Seguros Lagun Aro Vida SAren polizen primak geroratzeko soilik erabil daiteke Multiaseguru kontua. Informazio gehiago jasotzeko, ikusi Multiaseguru kontuaren fitxa zabaldua. Adibidez:
12 hilabetetan % 0ko urteko interes-tasa nominalean ordaintzeko 600 €-ko poliza batean, zor den zenbateko osoa 600 €-koa izango da, eta 50 euroko hileko kuotatan ordainduko da. Hortaz, UTBa % 0koa izango da.
Aseguru honen bitartekaria Caja Laboral Bancaseguros SLU da, banka-aseguruetako operadore lotetsia. Administrazio Erregistro Berezian inskribatuta dago, OV-0072 klabearekin. Arriskuaren aseguratzaileak: Seguros Lagun Aro SA eta Seguros Lagun Aro Vida SA.
Erantzukizun zibila eta finantza-ahalmena estalita dituzte, indarrean dagoen legeriaren arabera. Gainerako aseguratzaileak ikusteko, kontsultatu hemen:
aseguruak.laboralkutxa.com