Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

MOTO-ASEGURUA

Laboral Kutxarekin bidaiatzeak ematen duen lasaitasuna

Zure moto-aseguruan baldintza bereziak izango dituzu lehendik gurekin auto-asegurua baduzu edo halakorik kontratatzen baduzu.

TERCEROS

HIRUGARRENENTZAKOA

Oinarrizko asegurua eta osoa

  • Nahitaezko automobil-asegurua
  • Nahitaezko erantzukizun zibila eta osagarria, 50.000.000 € artekoa
  • Defentsa juridikoa: Defentsa penala eta kalteen erreklamazioa
  • Isun-erreklamazioa, baita aparkamendukoak ere, eta erreklamazioa puntu-aldaketa okerragatik.
  • Ezohiko arriskuek eragindako kalteak.
HIRUGARRENENTZAKO-ESKLUSIBOA

ERANTZUKIZUN ZIBILA + BIDAIAKO LAGUNTZA

Gozatu zure motorraz 0 kilometrotik, erantzukizun zibileko estaldurak honako hauekin osatuz:

  • Bidaiako laguntza 0 kilometrotik, zure motor-bidaiak egiten dituzunean, ezbehar edo matxuraren bat gertatuz gero, prestazioak jasoko dituzun segurtasunarekin.
ERANTZUKIZUN ZIBIL OPTIMOA

ERANTZUKIZUN ZIBIL OPTIMOA

Erantzukizun zibileko estaldura guztiak + Bidaiako laguntza, eta gainera:

  • Zure motorra lapurtzea edo suak hartzea.
TODO RIESGO

ARRISKU OROTAKOA

Osatu zure segurtasuna

Erantzukizun zibil optimoko estaldura guztiak, eta gainera:

  • Norberaren kalteen estaldura, bi frankizia aukeran: 600 eta 1.200 euro, motorraren arabera.
  • AUKERAKO ESTALDURAK

    • Gidariarentzako istripu-asegurua

      10.000 euroko kapitala heriotza edo ezintasun iraunkorra gertatuz gero.

    • Gidari babestua

      Gidariaren istripu-estaldura 50.000 euroan handitzen du (gehi 10.000 € mendeko seme-alaba bakoitzeko), heriotza edo ezintasun absolutua gertatuz gero, 100.000 €-ko mugarekin.

    • Gidabaimena kentzea

      Hainbat kapital aukeran: 300 eurotik 1.500 eurora hilean, eta ikastaroak egiteko estaldura, gidabaimena kendu edo puntuak galduz gero.

IFK-zk. B 75060988 duen eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatuta dagoen Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako asegurua. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna indarrean dagoen legediaren arabera estaliak. Arriskuaren aseguratzailea: Seguros Lagun Aro,S.A., IFK-zk. hau duena: A-20079224. Informazio-oharra

Aholkatuko zaitugu

Posta elektronikoz edo telefonoz
aholkatuko zaitugu:

Aukeratu nola nahi duzun zurekin harremanetan jartzea:

×

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.