
ISTRIPUAK OPTIMOA
Asegururik osatuena eta malguena
Zerorrek aukera dezakezu zure eta zeure familiaren zirkunstantzia pertsonalen arabera gehien interesatzen zaizun berme eta kapitalen arteko konbinaziorik egokiena. Zure lanbidea eta egiten dituzun bidaiak eta kirola edozein direla ere, zure premietara egokituko gatzaizkizu.
Heriotza, berme zabalak barnean hartuz:
- Baliaezintasun iraunkor partziala, baremoaren arabera, eta absolutua
- Baliaezintasun iraunkor absolutua
- Baliaezintasun iraunkor osoa
- Laneko baja
- Ospitaleratzea
- Osasun-gastuak
Eta zirkulazio-istripua izanez gero:
- Heriotza.
- Baliaezintasun iraunkor partziala, baremoaren arabera, eta absolutua.
-
Abantailak
Gure istripu-aseguruaren abantailak
- Gabealdirik gabe aseguruaren estalduran
Kontratuan asegurua indarrean jartzeko ematen den datatik aurrera, polizak eta berme guztiek erabateko indarra izango dute, eta aseguruarentzat kontratatutako iraupenaren barruan egiten den edozein prestazio-erreklamazio hartuko da kontuan. - Estaldura mundu osoan, eguneko 24 orduetan.
- Malgutasuna:
- Zerorrek aukeratuko duzu kapital aseguratuaren modulua, nahi duzunean aldatzeko aukerarekin, zuk eta zure familiak aseguratzeko dituzuen premien arabera.
- Onuradunak libreki izenda dezakezu, eta nahi duzunean aldatu.
- Eroso ordaintzeko aukera
Zure premien arabera zatitu ahal izango duzu aseguruaren urteko primaren ordainketa, eta ordainketa-modu hori ere, zure premiak aldatu ahala, aldatu egin ahal izango duzu asegurua indarrean dagoen bitartean. - Gardentasuna.
Zure esku jartzen ditugu Baldintza Orokorrak, hau da, asegurua erregulatzeko erabiliko diren oinarrizko alderdi nagusiak ezartzen dituen dokumentua, eta, Baldintza Partikularrekin batera, poliza edo aseguru-kontratua eratzeko balioko dutenak.
- Gabealdirik gabe aseguruaren estalduran
Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatutako Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako asegurua. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna indarrean dagoen legediaren arabera estaliak. Arriskuaren aseguratzailea: Seguros Lagun Aro, S.A. Informazio-oharra