Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik
Hasiera Partikularrak Aseguruak Erkidegoaren asegurua

Erkidegoaren asegurua

Zure erkidegoarentzat neurrira egindako asegurua

LABORAL Kutxan zure erkidegoarentzat neurrira egindako asegurua eskaintzen dizugu Mutua de Propietarios konpainiaren eskutik, higiezinen aseguruetan espezialista baita

  • Zergatik kontratatu erkidegoaren asegurua LABORAL Kutxarekin?

    • Polizaren barruan erkidegoarentzako balio handiko zerbitzu teknikoak sartuta daudelako (EITa doan, dirulaguntzak tramitatu eta gestionatzeko aholkularitza...).
    • Jabeen Erkidegoko lehendakariaren eta zuzendaritza-batzordeko gainerako kideen erantzukizun zibila estaltzen duelako.
    • Katastroaren datu ofizialetan oinarritzen garelako higiezinaren inguruan aholkularitza egokia eskaintzeko.
    • Ezbeharrak azkar gestionatzen ditugulako, erkidegoaren kalteak konpontzeko orduan aseguru-konpainia batek soilik esku-hartzen baitu.
    • Zuzeneko estaldura izango duzulako erkidegoaren instalazioari eragiten dion ezbehar baten aurrean eta/edo horrek eragindako kalteei dagokienez.
    • Aseguruetan espezialista diren gestoreen taldea dugulako, eta zure erkidegoarentzat aukerarik onena bilatzen lagunduko dizutelako.
  • Produktu-modalitateak eta estaldurak

    Hiru modalitate ditugu, zure erkidegoaren beharretarako egokiena den estaldura-maila aukera dezazun.

    • BASIC - Oinarrizko estaldura, neurriko prezioan.
    • COMPLET - Estalduraren eta prezioaren arteko konbinazio orekatua.
    • PLUS - Estaldura gorena prezio onean.

    Premium Zerbitzu Teknikoak eraikinerako:

    • EITa (Eraikinen Ikuskapen Teknikoa) polizaren barruan sartuta.
    • Argindarraren fakturazioaren azterketa.
    • Eraikinaren bizitzaren gaineko txostena.
    • Jasangarritasun-zerbitzuak.
    • Telefono bidezko aholkularitza teknikoa: araudiak, dirulaguntzak, aholkularitza teknikoa, erakunde ofizialekiko harremana eta abar.
    • Aurrezpena bizigarritasun-zedula lortzean.
    • Eraberritzeko eta hobetzeko lanetarako dirulaguntzak izapidetu eta gestionatzea.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.