Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

OINARRIZKO EHORZKETA ASEGURUA PRIMA BAKARRA

Beste modalitate bat eskaintzen dizugu, Oinarrizko Ehorzketa-aseguruaren berme berberak eta, gainera, honako abantaila hauek dituena:

  • Ordainketa bakarreko asegurua.
  • 55 urtetik aurrera kontratatu daiteke

 

OINARRIZKO BERMEAK

    EHORZKETA
  • DecesosHILETA-ZERBITZUA
    Ehorzketa-aseguruaren barneko aseguratu guztiei, hildako aseguratuaren hiletak egiteko beharrezko diren elementu guztiak barne hartuz.
  • TrasladoHILDAKO ASEGURATUAREN LEKUALDATZE OSOA
    Ehorzketa-aseguru honekin, ehorzketa gertatu den lekutik, munduko edozein leku dela ere, gorpua Espainiako lurraldeko hilerri edo errauste-zerbitzura lekualdatzeko kudeaketak eta gastuak bermatzen dira.
  • LAGUNTZA
  • Servicios jurídicosZERBITZU JURIDIKOEN KUDEAKETA
    Polizan aseguratutako senitartekoren baten ehorzketaren inguruko telefono bidezko legezko aholkularitza. Jaraunspenaren eta prestazio publikoak izapidetzearen inguruko kudeaketak, polizan aseguratutako baten ehorzketa gertatzen denean.
  • Vida diariaEGUNEROKO BIZITZARAKO LAGUNTZA
    Etxez etxeko laguntza-zerbitzua polizako aseguratuetako baten ehorzketa gertatzen bada, familiari laguntza emateko asmoz. Adibidez, etxeko oinarrizko lanak (garbitasuna, arropa garbitzea, lisatzea, jatekoak prestatzea...) egiteko laguntzaile bat etxera bidaltzea, edo haurrak eskolara eramatea, adinekoak zaintzea, etxeko animaliak zaintzea, etab.
  • Asistencia PsicológicaLAGUNTZA PSIKOLOGIKOA
    EHORZKETA-KASUETAKO egoera latz horretan telefono bidezko arreta psikologikoa bermatzen da. Pertsona baten bizitzaren une gogor horien tratamenduan aditu diren profesional-talde batek osatutako zerbitzua.
  • AZTARNA DIGITALA EZABATZEA BERRIA
    Hildako asegurudunaren datuak digitalki ezabatzea, kontu pertsonaletan, sare sozialetan, web-orrietan, posta-zerbitzu elektronikoetan edota biltegi digitaletan.

ABANTAILAK ETA ONURAK

  • Laguntza pertsonalizatua gorpua dagoen lekuan (etxean, ospitalean, egoitzan).

  • Zuzeneko arreta hirigune handietan eta txikietan, berriz, telefono bidezko arreta, lekualdatzea egitera joan arte.

  • Prestazioa ondo dagoela ziurtatzeko jarraipena, zerbitzua beilatokira iritsi eta gero.

LABORAL Kutxatik era Expertia Aseguruen eskutik (Preventia Taldea) prima bakarreko ehorzketa aseguru berriarekin zure eta zure etxekoen lasaitasuna bermatzen dizugu.

Seguros Expertia

Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatutako Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako asegurua. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna indarrean dagoen legediaren arabera estaliak. Arriskuaren aseguratzailea: EXPERTIA, Seguros de Decesos, S.A. Informazio-oharra

Aholkatuko zaitugu

Posta elektronikoz edo telefonoz
aholkatuko zaitugu:

Aukeratu nola nahi duzun zurekin harremanetan jartzea:

×

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.