
BIZITZA-ASEGURU RELAX
Aseguru berria, errazago eta arinago kontratatzen dena, modu oneko prezioak eta berme lehiakorrak dituena.
Gaixotasun- edo istripu-kasuetan berme hauek hartzen ditu barnean:
- Heriotza: heriotzatik eratorritako gastu berehalakoenei berehala aurre egiteko 3.000 euroko aurrerakina.
- Baliaezintasun iraunkor absolutua.
Eta ondorengo kasuak estaltzen ditu:
- Lanbide gehienak.
- Kirol-jarduera ohikoenak zaletu gisa.
- Motoak gidatzea, zilindrada edozein dela.
- Azterketa medikorik gabe, osasunari buruzko bi galderarekin soilik.
Abantailak:
- HERIOTZAREKIN eta OINORDETZA-PROZESUAREKIN lotutako aholkularitza eta izapide guztiak ere barne.
- Online Testamentuaren Zerbitzua: Aseguratuaren eta bere ezkontidearen testamentu pertsonala edo familiarra eta bizi-testamentua egitea, laguntza juridiko pertsonalizatua eta notarioaren aurreko sinadura hartzen ditu barne.
PRIMA FINKOA lehen 5 urteetan
- Zure asegurua kalkulatu
-
Abantailak
Gure Bizitza-aseguru relaxaren abantailak
-
Gabealdirik gabe aseguruaren estalduran
Kontratuan asegurua indarrean jartzeko ematen den datatik aurrera, polizak eta berme guztiek erabateko indarra izango dute, eta aseguruarentzat kontratatutako iraupenaren barruan egiten den edozein prestazio-erreklamazio hartuko da kontuan.
-
Estaldura mundu osoan, eguneko 24 orduetan.
-
Malgutasuna:
- Zerorrek aukeratuko duzu kapital aseguratua, zuk eta zure familiak aseguratzeko dituzuen premien arabera aldatzeko aukerarekin.
- Onuradunak libreki izendatu ahal izango dituzu, eta nahi duzunean aldatu.
-
Eroso ordaintzeko aukera
Zure premien arabera zatitu ahal izango duzu aseguruaren urteko primaren ordainketa, eta ordainketa-modu hori ere, zure premiak aldatu ahala, aldatu egin ahal izango duzu asegurua indarrean dagoen bitartean.
-
Gardentasuna
Zure esku jartzen ditugu Baldintza Orokorrak, hau da, asegurua erregulatzeko erabiliko diren oinarrizko alderdi nagusiak ezartzen dituen dokumentua, eta, Baldintza Partikularrekin batera, poliza edo aseguru-kontratua eratzeko balioko dutenak.
-
HERIOTZAREKIN eta OINORDETZA-PROZESUAREKIN lotutako aholkularitza eta izapide guztiak ere barne.
-
Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatutako Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako asegurua. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna indarrean dagoen legediaren arabera estaliak. Arriskuaren aseguratzailea: Seguros Lagun Aro Vida, S.A. Informazio-oharra