Zure aseguruaren abantailak
-
Garabia geolokalizazioarekin bidaltzea
-
Bidaiako laguntza ematea 0 km-tik ibilgailuari eta pertsonei
-
Konfiantzazko Tailerrak
-
Diagnostiko-zerbitzua doan
-
Frankizia hobariduna 300 euroko edo gehiagoko frankiziarentzat
Modalitateak

HIRUGARRENENTZAKOA OINARRIZKOA
Autoa oso gutxitan erabiltzen baduzu eta behar duzunagatik soilik ordaindu nahi baduzu.
- Nahitaezko erantzukizun zibila eta borondatezkoa
- Defentsa juridikoa: defentsa penala eta kalteen erreklamazioa
- Gidariaren istripu-asegurua
- Heriotza eta baliaezintasuna 10.000 €
- Gidariaren osasun-laguntza mugagabea 365 egunetan
- Bidaiako laguntza 0. km-tik hasita
- Kalteak ezohiko arriskuengatik

HIRUGARRENENTZAKOA BEIRAK
Zure segurtasuna preziorik onenean.
- Nahitaezko erantzukizun zibila eta borondatezkoa
- Defentsa juridikoa: defentsa penala, kalteen erreklamazioa, isunen erreklamazio eta isunen alerta-zerbitzua (helbide elektronikoa/sms).
- Gidariaren istripu-asegurua:
- Fallecimiento 20.000 euros e invalidez 20.000 euros
- Gidariaren osasun-laguntza mugagabea 365 egunetan
- Bidaiako laguntza 0. km-tik hasita
- Beirak haustea
- Kalteak ezohiko arriskuengatik

HIRUGARRENENTZAKOA OPTIMOA
Pixka bat gehiagorekin, zabaldu zure Hirugarrenentzakoa Beirak estaldura hauekin.
- Defentsa juridikoa zabaltzea:
- Defentsa oinezko edo txirrindulari gisa zuretzat eta zure familiarentzat
- Gaizki egindako konponketen erreklamazioa
- Kapital handiagoa gidariaren istripu-aseguruan: Heriotza 30.000 € eta baliaezintasuna 30.000 €
- Lapurreta
- Ibilgailuaren sutea
Orain gainera, lapurreta eta sutea gertatuz gero, autoa berria balitz bezala baloratzen dugu lehen 3 urteetan.

HIRUGARRENENTZAKOA PLUS
Autorik gabe geratu nahi ez baduzu, osatu honako estaldura hauekin Hirugarrenentzakoa Beirak modalitatea:
- Defentsa juridikoa zabaltzea:
- Defentsa oinezko edo txirrindulari gisa zuretzat eta zure familiarentzat
- Gaizki egindako konponketen erreklamazioa
- Kapital handiagoa gidariaren istripu-aseguruan: Heriotza 30.000 € eta baliaezintasuna 30.000 €
- Lapurreta
- Ibilgailuaren sutea
- Ibilgailua erabat galtzea

ARRISKU OROTAKOA
Hautatu frankizia: 100, 200, 300, 450 edo 600 €.
Hirugarrenentzakoa Beirak modalitateak duen guztia, gehi
- Norberaren kalteak
- Lapurreta
- Ibilgailuaren sutea
* Frankizia Hobaridunak: istripurik gabeko urte bakoitzeko eta zure ibilgailua gure sareko tailer itundu batera eramanez gero, urtez urte frankizia txikiagoak izateko aukera izango duzu.
* 300€ - 600€ bitarteko frankiziak.

ARRISKU OROTAKOA PLUS
Hedatu zure Arrisku Orotakoa asegururik osoenarekin.
Autoa berri gisa baloratzen dizugu lehen 3 urteetan.
- Defentsa juridikoa zabaltzea:
- Defentsa oinezko edo txirrindulari gisa zuretzat eta zure familiarentzat
- Gaizki egindako konponketen erreklamazioa
- Kapital handiagoa gidariaren istripu-aseguruan: Heriotza 30.000 € eta baliaezintasuna 30.000 €
- Norberaren kalteen bermea zabaltzea: Berritako balioa lehen 3 urteetan, garraiatutako elementuen kalteak, ibilgailua garbitzea zaurituak eramateagatik, eta giltzen kopia egitea.
- Gidabaimena kentzea barne: laguntza eta ikastaroak.
- Asistentzia Plus. Estaldura Bidaia Laguntzaren estaldura zabaldua da:
- Ibilgailua atoian eramatea
- Bidaia-asegurua
- Eguneroko bizitzarako laguntza
* Frankizia Hobaridunak: istripurik gabeko urte bakoitzeko eta zure ibilgailua gure sareko tailer itundu batera eramanez gero, urtez urte frankizia txikiagoak izateko aukera izango duzu.
* 300€ - 600€ bitarteko frankiziak.
-
zein modalitate komeni zait?
zein modalitate komeni zait?
Modalitate desberdinak gomendatzen dizkizugu zure autoak dituen urteen arabera.
Zenbat urte ditu zure autoak?
-
6 urte baino gutxiago
Orduan Arrisku Orotakoa modalitate bat kontratazea komeni zaizu.
Zure ibilgailua berria edo nahiko berria bada, eta ez baduzu diru asko gastatu nahi
Arrisku Orotakoa frankiziarekin
Gertatuz gero, kalte ekonomiko handia ekar diezazukeen ezbehar larri batek kezkatzen zaitu, baina zure ibilgailuak izan ditzakeen kolpe txikiek ez zaituzte kezkatzen.
Gehiago kezkatzen bazaitu kalte ekonomikoa ekar diezazukeen istripu garrantzitsu batek zure ibilgailuak izan ditzakeen kolpe txikiek baino.
Arrisku Orotakoa Esklusiboa frankiziarekin
Modalitatea oso osatua da: berritako balioaren % 100eko kalte-ordaina baitu lehen hiru urteetarako, eta laugarren urtetik aurrera berriz salmenta-balioaren %130eko kalte-ordaina du.
-
6 urte baino gehiago
Orduan, Hirugarrentzakoa modalitate bat kontratatzea komeni zaizu
Zure ibilgailua zaharra bada, eta beirak haustetik ere babestu nahi baduzu
Hirugarrenentzakoa Beirak
Hirugarren bati eragindako kalte eta galeretatik babestu eta zure ibilgailuan doazen bidaideak eta gidaria bera ere babesteaz gain, zure ibilgailuaren beirak hautsiz gero, aseguratuta egongo zara.
Hirugarrenentzakoa Oinarrizkoa
Autoa ia erabiltzen ez baduzu eta benetan ematen diozun erabileraren arabera ordaindu nahi baduzu, modalitate horrek oinarrizko premiak estaltzen ditu, zerbitzuaren kalitateari uko egin gabe.
Pixka bat gehiago ordaindu eta hobeto babestuta egon nahi baduzu
Hirugarrenentzakoa Optimoa
Tarteko modalitatea da hirugarrenentzakoaren eta arrisku orotakoaren artekoa, berme/prezioaren arteko erlazio onarekin.
Beirak haustea barne hartzeaz gain, ibilgailuaren lapurreta edo sutea gertatuz gero ere babesten zaitu. Halaber, gidariaren istripuetan kapital handiagoa barnean hartzen du, baita kalteen erreklamazioa ere zuretzat eta zure familiarentzat, txirrindulari edo oinezko gisa.
-
-
Abantailak
Auto-asegururaren estaldura berriak eta hobeak
- Berritako balioa hirugarren urtean: Balorazio-sistema hobetu dugu Erabateko galeraren kasuetan, Kalteen estalduretarako. Orain eta ibilgailuaren hirugarren urtean, berritako balioaren % 80tik % 100era pasatu gara kalte-ordaina ematean.
- Pneumatikoetako kalteak BERRIA Aukerako estaldura berria da, pneumatikoa konpontzeko gurpila zulatzen edo lehertzen bada. Ezin bada konpondu, kaltetutako eta pareko pneumatikoaren kalte-ordaina emango da, higadurak istripu-arriskua badakar.
- Ordezko ibilgailua: Aukerako estaldura hori hobetu dugu, eta ordezko ibilgailuaren estaldura kontratatu eta gozatu dezakezu istripua zein matxura gertatuz gero.
300, 450 eta 600 euroko frankiziadun Arrisku Oroko kontratu berrietan, Frankizia hobariduna emango dizugu: istripurik gabeko urte bakoitzeko, eta ibilgailua gure sareko tailer itundu batera eramanez gero, urtez urte frankizia txikiagoak izateko aukera izango duzu
-
Aukerako estaldurak
Estaldura osagarriak zure asegurua osatzeko
-
Asistentzia Plus BERRIA
Estaldura Bidaia Laguntzaren estaldura zabaldua da, eta hauek hartzen ditu barnean:
- Bidaia-aseguru oso eta lehiakorra, 30.000 euro arteko kapitalarekin atzerriko mediku-gastuetan.
- Ibilgailua atoian eramatea, ibilgailua zure bizilekutik hurbil dagoen tailer batera eramateko aukera eskaintzen du.
- Eta eguneroko bizitzarako laguntza: aseguratutako ibilgailuarekin izandako istripuaren ondorioz aseguratua edo aseguratuaren familiako norbait mugitu ezinik badago, seme-alabei laguntzea, eskola-laguntza, eta abar barne.
-
Gidari Superbabestua
50.000 euroko kalte-ordaina + 10.000 euro seme-alaba bakoitzeko izango dituzu (gehienez 100.000 euro), gidariaren erantzukizuneko zirkulazio-istripuak heriotza edo baliaezintasun absolutua ekarriz gero. Gainera, zurea ez den ibilgailu bat gidatzean istripua baduzu, gidariaren istripu-kapitalaren estaldura izango duzu.
-
Kalte atmosferikoak eta animaliekin talka egitearen ondoriozkoak
Partzuergoak estaltzen ez dituen kalteak hartzen ditu barne, hala nola harriabarra. Era berean, ehizako edo etxeko animalia batekin talka egitearen ondorioz ibilgailuak jasaten dituen kalteak ere estaltzen ditu.
-
Gidabaimena kentzea
Aldi baterako gidabaimena kendu edo baliogabetuz gero, diru kopuru bat jasoko duzu hilero, ibilgailurik gabe zauden bitartean: gehienez 12 hilabetez lehen kasuan eta 3 hilabetez bigarren kasuan. Puntu guztiak galdu eta gidabaimena kenduz gero, prestakuntza-ikastaroetara joateko matrikulazio-gastuak ere estalita izango dituzu (500 euroko muga).
-
Ordezko ibilgailua
Ordezko ibilgailuaren estaldura hobetu dugu, eta, istripua edo matxura gertatuz gero, alokairuko ibilgailu bat izateko aukera izango duzu.
-
Pneumatikoak
Zure ibilgailuaren gurpilak zulatzearen edo lehertzearen estaldura jartzen dizugu eskura. Estaldura berritzaile horrekin pneumatikoaren matxura konponduko da, baina, konpontzerik ez badago, kaltetutako pneumatikoaren kalte-ordaina emango da higadura kontuan hartuz.
-
-
Estalduraren konparaketa
Estalduraren konparaketa
Klikatu estalduren testuaren gainean, ohiko zalantzak kontsultatzeko. Hirugarrenentzakoa Oinarrizkoa Hirugarrenentzakoa Beirak Hirugarrenentzakoa Optimoa HIRUGARRENENTZAKOA PLUS ARRISKU OROTAKOA ARRISKU OROTAKOA PLUS Automobileko estaldurak Nahitaezko Asegurua + Borondatezko Erantzukizun Zibilekoa + Defentsa Penala + Ezohiko Arriskuak Beirak haustea Lapurretak eta Suteak egindako kalteak Erabateko galera Superbaloratua (1) Ibilgailuaren kalteak Ibilgailua erabat galtzea Superbaloratua(¹) Markako Osagarriak 3.000 € 3.000 € Giltzen kopia Kalte atmosferikoak + Animaliekin talka egitea AUKERAN AUKERAN AUKERAN Pneumatikoetako kalteak AUKERAN AUKERAN AUKERAN AUKERAN AUKERAN Luxuzko laguntza Bidaiako laguntza 0. km-tik hasita Osasun-arreta Asistentzia plus:
Bidaia-asegurua + Ibilgailua atoian eramatea + Eguneroko bizitzarako laguntzaAUKERAN AUKERAN AUKERAN AUKERAN Familia babestuta Gidariaren istripu-asegurua 10.000 € 20.000 € 30.000 € 30.000 € 20.000 € 30.000 € Gidari Superbabestua AUKERAN AUKERAN AUKERAN AUKERAN AUKERAN Defentsa oinezko edo txirrindulari gisa Ordezko Ibilgailua:
Aukeratzeko modalitateak:
- Istripua izanez gero (2)
- Istripua eta matxura izanez gero (2)AUKERAN
AUKERANAUKERAN
AUKERANAUKERAN
AUKERANAUKERAN
AUKERANAUKERAN
AUKERANIbilgailua konpontzeko mailegua (3) Gidabaimena babestuta Isunen erreklamazioa Isun-abisua email/SMS Gidabaimena kentzea (2) AUKERAN AUKERAN AUKERAN AUKERAN Autonomo autoa Etxe ondoko peritazioa AUKERAN AUKERAN Garraiatutako elementuen kalteak Luxuzko izapidetzea Izapidegile pertsonala Peritazioa 24 orduan Tailerra aukeratzeko askatasuna OKautoa tailerrak (4) OKautoa Beirak (Etxe ondoko konponketa) Gaizki egindako konponketen erreklamazioa
(1) 2. urtean berritako balioa, 3. urtean berritako balioaren % 80, eta 4. urtean eta ondorengoetan salmenta-balioaren % 130.(2) Estaldura zabaltzeko aukera. Kontsultatu baldintzak.
(3) Eskaintzak balioa izan dezan, Laboral Kutxak onartu beharko du eragiketa, ohiko arrisku-irizpideen arabera.
(4) Polizak estalitako kalteen kasuan, kortesiazko ibilgailua izakinen arabera.
Bermea: Beirak austea
Aseguratutako ibilgailuaren beirak hausten badira, konpontzeko edo ordezteko egindako kostua eta bere lekuan kolokatzeko gastua bermatzen ditu estaldura honek.
Garantía de daños por riesgos extraordinarios
Son las indemnizaciones que corresponden abonar al Consorcio de Compensación de Seguros derivadas de siniestros producidos por fenómenos extraordinarios de la naturaleza y hechos de carácter político-social acaecidos en España.
Bermea: Lapurretak eta suteak egindako kalteak
Estaldura honek babesten zaitu aseguratutako ibilgailua erabat edo partzialki osten dizutenean, eta aseguratutako ibilgailuak kalteak dituenean sute/leherketa baten ondorioz.
Lapurretaren eta sutearen ondoriozko erabateko galeraren balorazioa hobetu dugu: berritako balioa lehen 2 urteetan eta balorazioaren % 30eko hobekuntza 3. urtetik aurrera.
Bermea: Ibilgailuaren kalteak
Berme honek estaltzen ditu ibilgailu aseguratuari egindako kalteak, istripuren batek, hirugarrenen asmo txarreko falta edo ekintzek, eta fenomeno atmosferikoek, esaterako, harriabarrak edo kazkabarrak, egindakoak direnean.
Bermea: Ibilgailua erabat galtzea
Estaldura honengatik kalte-ordaina emango da, aseguratutako ibilgailuak ezbehar batean izandako kalteak handiagoak direnean ibilgailuak istripua izan aurreko unean zuen balioa baino.
Bermea: Giltzen kopia
Aseguratutako ibilgailuko giltzak galduz gero, giltza berriak egiteko behar diren gastuak ordaintzen ditu estaldura honek.
Bermea: Kalte atmosferikoak + Animaliekin talka egitea
Hobekuntza hau bi estaldurako paketea da:
Kalte atmosferikoen estalduraren bidez, Partzuergoak bere gain hartzen ez dituen naturaren fenomenoen (harriabarra, kazkabarra, etab.) ondorioz aseguratuaren ibilgailuan izandako kalteak estaltzen dira.
Animaliekin talka egitearen estalduraren bidez, animaliekin (zinegetikoak izan ala ez) talka egiteagatik ibilgailuak izandako kalteak estaliko dira.
Bermea: Bidaiako laguntza
Istripua, matxura edo lapurreta denean, estaldura honek ibilgailuarentzako zein bertan bidaiatzen duten pertsona eta objektuentzako zerbitzuak eta prestazioak bermatzen ditu.
Bermea: Gidariaren osasun-laguntza
Estaldura honek bermatzen ditu lesionatua sendatzeko egindako gastuen ordainketa, eta behar dituen protesi edo aparatu ortopedikoen kostua, hitzartutako mugen barruan.
Bermea: Asistentzia Plus
Estaldura Bidaia Laguntzaren estaldura zabaldua da, eta hauek hartzen ditu barnean:
- Ibilgailua atoian eramatea: ibilgailua zure bizilekutik hurbil dagoen tailer batera eramateko aukera eskaintzen du, matxura edo ezbeharra edozein dela eta edonon zaudela ere, baldin eta ezin izan bada ibilgailua lekuan bertan konpondu.
- Bidaia-aseguru oso eta lehiakorra, 30.000 euro arteko kapitalarekin atzerriko mediku-gastuetan
- Eguneroko bizitzarako laguntza: aseguratutako ibilgailuarekin izandako istripuaren ondorioz aseguratua edo aseguratuaren familiako norbait mugitu ezinik eta/edo ospitaleratua egonez gero, 48 ordu baino gehiagoko ospitaleratzea bada edo etxean mugitu ezinik 5 egun baino gehiago egon behar badu, eguneroko bizitzan lagunduko dizugu: etxean emateko zerbitzuak, seme-alabei laguntzea, eskola-laguntza, eta abar barne.
Bermea: Gidariaren istripu-asegurua
Ibilgailu aseguratuaren zirkulazioaren ondorioz izandako istripu batengatik ibilgailu horren gidariak jasandako kalte pertsonalen kalte-ordaina bermatzen du estaldura honek, Heriotza eta Baliaezintasun kasuetan; halaber, Osasun Laguntzako Bermea ere ematen du.
BERRIA: kapital bikoitza baliaezintasun handia izanez gero.
Bermea: Gidari superbabestua
Estaldura honek kalte-ordain gehigarria ematen du, Gidariaren Istripu-estalduraren kalte-ordainaz gain, zirkulazio-istripu baten ondorioz aseguratutako ibilgailuaren gidariaren heriotza edo baliaezintasun absolutua gertatuz gero. Kasu honetan ezbeharra gertatzen den unean gidariak izan behar du ezbeharraren erantzulea. Kalte-ordainari kopuru gehigarri bat erantsiko zaio mendeko seme-alaba bakoitzeko.
Polizan deklaratutako ohiko gidariaren estaldura zabaldu egiten da, eta Istripu Pertsonalen Aseguruaren estaldurari dagozkion Heriotza eta Baliezintasun Iraunkorreko bermeak aplikatuko zaizkio aseguratutakoa ez den ibilgailu bat gidatzean ezbeharra izanez gero.
Bermea: Defentsa oinezko edo txirrindulari gisa
Estaldura honekin, Lagun Arok zure izenean egingo du erreklamazioa, oinezko edo txirrindulari gisa istripurik baduzu. Hartzailea eta berarekin bizi diren lehen mailako senideak ere estaltzen ditu.
Bermea: Ordezko Ibilgailua
Estaldura honen bidez, ordezko automobil bat jarriko da aseguratuaren eskura Espainian, alokairuan, eta betiere, zirkulazio-istripu baten ondorioz o de avería (si así lo tiene contratado) aseguratutako ibilgailuak kalteak, lapurreta, sutea edo bandalismoa jasaten baditu, eta ibilgailua konpontzeko Baldintza Partikularretan ezarritako orduak baino gehiago behar badira. Ibilgailua konpondutakoan amaituko da prestazio hori eta gehienez 15 egun natural jarraituko epean.
Bermea: Ibilgailua konpontzeko mailegua
Zerbitzu honen bidez, Euskadiko Kutxak Mailegu bat eskainiko du, lehentasunezko baldintzetan, bezeroak ibilgailua konpondu ahal izateko istripua edo matxura izanez gero.
Bermea: Isunen erreklamazioa
Honako hauek estaltzen dira: Espainiako lurraldean izandako zirkulazioko zehapenen administrazio bidezko erreklamazioak; salaketen deskarguak eta zehapen ekonomikoa edo gidabaimena kentzea ekar lezaketen zehapenen aurkako errekurtso arruntak eta berraztertze-errekurtsoak kudeatzea eta izapidetzea, betiere Espainiako lurraldearen barruan gertatu badira. Era berean, estaldura honekin, bermatuko da administrazio-bidetik erreklamatzea hartzaileari eta/edo gidariari puntu-aldaketa bidegabea egiten bazaio.
Bermea: Isun-abisua email/SMS
Zirkulazioko arau-hausteengatik ezarritako zehapenak edo salaketak bilatzeko zerbitzu bat izango du aseguratuak, aldizkari ofizialean argitaratu eta ibilgailuaren gidariari edo jabeari komunikatu gabekoak direnean. Hartzaileak Aseguru-etxeari emandako helbide elektronikokoaren bidez edo mugikorrera bidalitako SMS bidez emango da zerbitzu hori.
Hala, zerbitzua aktibatzeko aseguru-etxeak bezeroaren helbide elektronikoa edo telefono mugikorreko zenbakia izan beharko du.
Así, para activar este servicio será necesario que la compañía disponga del e-mail o teléfono móvil del cliente.
Bermea: Gidabaimena kentzea
Estaldura honekin bermatzen da kuota bat ordainduko dela aseguratuari gidabaimena aldi baterako kentzen zaionean, ibilgailu aseguratua Espainian gidatzearen ondorioz kendu bazaio gidabaimena. Era berean, bermatzen da, gidabaimena edo puntu batzuk kenduz gero, prestakuntza-ikastaroetako matrikulazio-gastuak ordainduko direla (500 euroko mugarekin).
Bermea: Garraiatutako elementuen kalteak
Estaldura honekin estalita geratzen dira zirkulazio-istripu baten ondorioz kalteak jasan dituzten eta une horretan ibilgailuan garraiatzen dituen aseguratuaren jabetzako ondasunak, baldin eta laneko erreminta edo tresna badira, 1.000 euro bitarteko mugarekin.
Bermea: Gaizki egindako konponketen erreklamazioa
Edozein tailerretan gaizki egindako konponketa baten ondorioz, aseguratuak jasandako kalte-galerak adiskidetasunez edo judizialki erreklamatzea bermatzen du estaldura honek.
Pneumatikoetako kalteak
Aukerako estaldura berria da, eta ibilgailu aseguratuaren pneumatikoa konpontzea estaltzen du gurpila zulatzen edo lehertzen bada. Ezin bada konpondu, kaltetutako eta pareko pneumatikoaren kalte-ordaina emango da, higadurak istripu-arriskua badakar, 400 euroko mugarekin.
IFK-zk. B 75060988 duen eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatuta dagoen Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako asegurua. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna indarrean dagoen legediaren arabera estaliak. Arriskuaren aseguratzailea: Seguros Lagun Aro,S.A., IFK-zk. hau duena: A-20079224.Informazio-oharra