Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik
Hasiera Enpresak Aseguruak Osasun-asegurua

SANITAS PROFESIONALAK

Zugan pentsatuta, itun estrategiko bat izenpetu dugu Sanitasekin, kalitatean, profesionaltasunean eta esperientzian aitzindari den osasunaren alorreko aseguru-konpainiarekin. LABORAL Kutxaren bezero izateagatik, abantaila garrantzitsuak, asistentzia-sare zabala eta estaldura bereziak eskaini ahal dizkizugu.

Sanitasek baliabide hauek ditu:

  • 40.000 profesional baino gehiago.
  • 700 laguntza-zentrotik gora Espainia osoan.
  • Milenium Multiespecialidad kategoriako 17 zentro.
  • Milenium Dental kategoriako 113 klinika baino gehiago
Sanitas parte de Bupa

Sanitas Profesionalak autonomoei zuzendutako osasun-laguntzako asegururik osoena da. Sanitasek estatuan duen koadro mediko handia jartzen du profesionalaren eskura, bai eta asegurua estaldura gehigarriekin osatzeko aukera ere.

Zure buruaren eta negozioaren beharretara egokitutako osasun-irtenbideak:

  • Lehen mailako medikuntza eta espezialitateak: dermatologia, oftalmologia, azterketa ginekologikoak eta abar.
  • Proba diagnostikoak: ekografiak, analisiak, erradiografiak eta abar.
  • Metodo terapeutikoak: errehabilitazioa, tratamenduak, onkologikoak eta abar.
  • Interbentzio kirurgikoak: ospitalean egotea eskatzen dutenak eta eskatzen ez dutenak.
  • Ospitalizazioa.
  • Bigarren iritzi medikoa.
  • Larrialdiak atzerrian.
  • Sanitas Responde: telefono bidezko aholkularitza-zerbitzua.
  • Hortz-estaldura: 25 zerbitzu eta merkatuko batez besteko prezioaren gainean % 21erainoko deskontuak, gainerako tratamendu odontologikoetan.

Sanitas Profesionalak aseguruarekin, estaldurak neurrira aukera ditzakezu:

  • Farmazia*: Sanitasekin, zure botikak erdiprezioan.
  • Estaldura AEBn:AEBko ospitale ospetsuetara joan ahal izango zara.
  • Laguntza-programak nutrizioa, psikologia, tabako-mendekotasuna gainditzea, nagusien osasun-orientabidea, activate eta haurdunaldi aktiboa...
  • Errenta: Sanitasek kalte-ordaina ematen dizu, ospitalean zauden bitartean.
  • Aldi baterako ezintasuna**: gaixotuz gero, kalte-ordaina emanez laguntzen dizugu.
  • Optika: orain, zure betaurreko eta lentillak erdiprezioan.
  • Sanitas Profesionalak koordainketarekin edo gabe: koordainketaren aukera hartzen baduzu ere, lehen 6 zerbitzuek ez dute kosturik izango.
  • an- eta bide-istripuen bermea.
* Faktura bakoitzaren % 50 itzuliko da, gehienez 200 €-ko mugarekin, aseguratu eta urte bakoitzeko.
** La Previsión Mallorquina, SAk emango du estaldura.
  • Osasun aseguruaren abantailak eta onurak

    • Ez dago aurrexistentziarik*

    • Larrialdiak atzerriko bidaietan:

      Pertsonako 10.000 euroraino.

    • Bigarren iritzi medikoa:

      Munduko espezialisten eskutik.

    • Sanitas 24 ordu:

      Larrialdietarako eta mediku-aholkularitzarako telefono-zerbitzua.

    • Sanitas Welcome:

      Gestioak arintzeko 24 orduko arreta.

    • Sanitas Responde:

      Aholkularitza orokorreko programen bidez osasunaren alorreko profesionalek telefono edo webgune bidez eskainitako zerbitzua.

    • Sanitas.es

      Zure izapideak (hitzordua eskatzea, analisiak deskargatzea, zentrorik hurbilena bilatzea…) errazteko online zerbitzuak.

    • Aparteko osagarri ugari:

      • Farmazia
      • 150.000 €-rainoko errenboltsoa
      • Errenboltsoa (ginekologia/pediatria)
      • Bide- eta lan-istripuak
      • Istripuak
      • Aldi baterako ezintasunaren estaldura
      • Laguntza AEBn
      • Errenta
      • Optika
      • Medikuntza alternatiboa
      • Nutrizioa
      • Haur-nutrizioa
      • Orientazio psikologikoa
      • Tabako-mendekotasuna gainditzea
      • Nagusien osasun-orientabidea
      • Haurdunaldi aktiboa
      • Actívate
    • Ordaintzeko erosotasuna

      Prima hilean, hiruhilekoan edo urtean behin ordaindu ahal izango duzu, eta, beharrak aldatu ahala, ordaintzeko modua ere aldatu egin ahal izango duzu, aseguruaren bizitzan zehar. (Urtean behin ordainduz gero, % 4ko deskontua lortuko duzu).

    * Arriskua balioesteari begira, alta berri guztietan ez dira aintzat hartuko asegurudunak aurretik izandako gaixotasunak, patologia larriak ez badira, behintzat. Sustapen honetan sartzen ez diren gaixotasun larrien zerrenda ikusteko, sartu hemen.
  • Pertsonalizatu asegurua

    Osagarrien buruzko informazioa:

    • Farmazia

      Sanitaseko edozein medikuk agindutako botikaren % 50 jasoko duzu, gehienez ere urtean 200 €.

    • Optika

      Oftalmologoak agindutako graduatutako ukipen-lenteen edo kristalen gastuaren % 50 itzuliko dizu Sanitasek, urtean gehienez ere 300 €.

    • Errenboltsoa

      Gure koadro medikoan ez dagoen espezialista batengana joateko askatasuna emateaz gain, fakturaren % 80 itzuliko dizu, urtean gehienez ere 150.000 €.

    • Istripuak

      Istripuaren ondoriozko heriotzaren edo ezintasun iraunkorraren kasuetan, kalte-ordaina emango dizu. Kalte-ordaina 30.000 €-koa edo 60.000 €-koa izango da, bermatutako kapitalaren arabera.

    • Bide- eta lan-istripuak

      Bide- edo lan-istripuetan eta gaixotasun profesionaletan mediku-laguntzarik onena bermatzeko, sarritan aseguru medikotik kanpo geratzen baitira estaldura horiek.

    • Errenta

      Ospitaleratze-kasuetan, eguneko 60 €-ko kalte-ordaina. Gainera, zainketa intentsiboetako unitatean (ZIUn) egonez gero, kalte-ordaina bikoitza izango da, eta, ospitaleratzea ohiko bizitokia duzun probintziatik kanpora bada, beste % 50 jasoko duzu, ospitaleratze kirurgikoaren hurrengo 5 egunetan.

    • Errenboltsoa ginekologian eta pediatrian

      Gure koadro medikoan ez dauden ginekologoak, obstetrak edo pediatrak askatasunez aukeratu ahal izateaz gain, fakturaren % 60 itzuliko dizu, urtean gehienez ere 10.000 €.

    • AEB

      Herrialde horretako United HealthCare zentro entzutetsuen sarera jo ahal izango duzu. Sare horretan daude, besteak beste: Monte Sinaí ospitalea, Houstoneko MD Anderson Cancer Center zentroa eta Baltimoreko Johns Hopkins Hospital delakoa. Gainera, AEBko profesionalik onenen eskutik bigarren iritzia lortzeko aukera izango duzu.

    • Nagusien osasun-orientabiderako programa

      Adinekoentzako prebentzio-zerbitzua eta zaintza espezializatuak eskaintzen ditu, medikazioaren kontrolaren, oroimen-arazoen, minaren erabileraren eta abarren alorretan. Hasierako balorazioa egin ostean, lan-plana taxutzen da. Aldian behin, telefono-deiak egiten dira, eta ordutegi oso zabaleko telefono bidezko arreta-zerbitzua ere eskaintzen da.

    • Orientazio psikologikoko programa

      Horren bitartez, aholkulari psikologiko batek telefono bidezko arreta psikologikorako zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen du, ordutegi oso zabalarekin.

    • Tabako-mendekotasuna gainditzeko programa

      Erretzeari uzteko behar duzun laguntza eskaintzen du. Osasun-aholkulari espezializatu batek jarraipen-plan pertsonalizatua sortuko dizu.

    • Nutrizio-programa

      Nutriziolari espezializatuek, erizainek eta profesional medikoek nutrizioari buruzko aholkuak ematen dituzte telefono bidez eta linean. Lanerako plan pertsonalizatua egin ostean, finkatutako helburuei jarraipena egiten zaie. Bestalde, posta elektroniko bidezko gure gidarien laguntzari esker, errazagoa izango da helburua lortzea.

    • Haur-nutrizioaren programa

      Haurren nutrizioaren alorreko aholkuak ematen dituzte telefono bidez eta linean, txikienek haurtzarotik ohitura osasungarriak har ditzaten. Webgune batean, jarduera fisikorako plan bat du ezarrita, jokoekin, kirol-edukiekin, nutrizio-aholkuekin eta pedagogiarekin. Gainera, www.serviciodepromociondelasalud.es webgunean, dieta orekaturako errezetak ere badaude.

    • Medikuntza alternatiboa

      Horren bidez, % 50 itzultzen dugu (gehienez 400 €):

      • Homeopatiako kontsultak eta kontsulta horietan emandako eta fakturatutako homeopatiako produktuak.
      • Akupunturako kontsultak eta kontsultan profesionalak aplikatutako materiala.
    • Actívate

      Osagarri horren estaldurari esker, aseguratuak telefono bidezko eta lineako aholkularitza nutrizionala jasotzen du, erizain eta fisioterapeuten eskutik. Kontratatzen duen aseguratuari jarduera fisikoaren inguruko informazioa, orientabideak eta arreta profesional eta pertsonalizatua eskaintzea du xede, haren egoera fisikoa hobetzea helburutzat harturik.

    • Haurdunaldi aktiboa

      Osagarri horren estaldurari esker, aseguratuak telefono bidezko eta lineako aholkularitza nutrizionala jasotzen du. Kontratatzen duen aseguratuari haurdunaldiaren eta erditzearen inguruko informazioa, orientabideak eta arreta profesional eta pertsonalizatua eskaintzea du xede, hari aldi horri aurre egiten laguntzea helburutzat harturik.

Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatutako Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako asegurua. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna indarrean dagoen legediaren arabera estaliak. Arriskuaren aseguratzailea: Sanitas, S.A. de Seguros.

Aholkatuko zaitugu

Posta elektronikoz edo telefonoz
aholkatuko zaitugu:

Aukeratu nola nahi duzun zurekin harremanetan jartzea:

×

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.