Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

Cash-Pooling

Diruzaintzaren ikuspegi orokorra lor dezakezu berehala eta likideziaren erabilera eta gestioa hobe dezakezu

Cash Poolinga hainbat kontu dituzten enpresentzako edo enpresa-taldeentzako diruzaintzaren gestio zentralizatua da.

Produktu horren bidez zure diruzaintzaren ikuspegi orokorra lor dezakezu berehala eta likideziaren erabilera eta gestioa hobe dezakezu.

Funtzionamendua

Cash Pooling zero saldoa enpresaren kontu guztien ekorketa da, kontu horiek saldorik gabe utzi eta saldoak kontu zentralizatu batera eramateko.
Ekorketa balio-dataren arabera egiten da, hau da, zorrean ohar bakar bat eta hartzekoan beste bat egingo da, data bereko ohar guztien emaitzazko saldoan.

Abantailak

  • Finantza-kontuak hobetzen laguntzen du.
  • Errentagarritasuna maximizatzen du, saldo alferrak saihestuz.
  • Finantza-kostuak murrizten ditu (kontuak kontrolatzeko administrazio-lana gutxitzen da).
  • Arriskuaren kontrola hobetu egiten du: posizio globalari buruzko informazio bateratua ematen du.
  • Laburtuz: zure enpresaren gestioa, segurtasuna eta ekonomia hobetu egingo dituzu.

Cash Pooling

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.